Skip to main content
Lehen Taldea

Eibarreko jokalari berrien argazki eta sinadura saioa

Ekitaldia ostegunean izango da 17:30etan Orsaixanen eta Eva Van Deursenek, Sergio Leonek eta Peru Nolaskoainek parte hartuko dute

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek neguko merkatuan fitxatutako jokalariek argazki eta sinadura saio batean parte hartuko dute ostegun honetan, 17:30etik aurrera, Orsaixanen.

Saio honetan parte hartuko dutenak Eva Van Deursen (emakumezkoen lehen taldea) eta Sergio Leon eta Peru Nolaskoain (gizonezkoen lehen taldea) izango dira.
Jarduera hau dela eta, hiru protagonisten kamiseten serigrafiak doakoak izango dira aste osoan egiten diren erosketetarako, bai online, bai Orsaixanen.
Denda eta abonatuei arretako ordutegia 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 19:00etara da.