Skip to main content
EU
Kluba

Eibarreko futbol talde egokituak Malagan jokatuko du bihar

Espainiako Kopako bosgarren posturako fasea jokatuko du

Eibarreko futbol egokituko taldeak Espainiako Kopako bi partida jokatuko ditu bihar Malagan.
Topaketa horiek bosgarren postutik zazpigarrenera bitarteko faseari dagozkio.
Biharko partiden egutegia honakoa da:
- 15:00 SD Eibar-Adiam
- 19:00 SD Eibar-Extremadura
Ander Romarate SD Eibar Fundazioko futbol inklusiboko koordinatzailea buru dutela, 14 jokalari eta 3 teknikari joango dira Malagara.
Ander Romarateren arabera, "azken emaitza kontuan hartu gabe, jokalariek jauzi handia egin dute maila indibidualean eta kolektiboan, eta, zalantzarik gabe, harro egon gaitezke beraiekin. Orain, urte honetan landutako guztia erakustea eta denboraldia ahalik eta ondoen amaitzea besterik ez da geratzen ".