Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarreko abonatuak doan joan ahal izango dira Athletic Cluben aurkako Kopako partidara

2024 denboraldirako abonua berritzen duten Eibarreko abonatuek Kopako partidara doan joateko aukera izango dute

2024 denboraldirako abonua berritzen duten Eibarreko abonatuek talde armaginak urtarrilaren 7an Ipuruan Athleticen aurka jokatuko duen Kopako partidara doan joateko aukera izango dute. Administrazio Kontseiluak modu horretan saritu nahi izan du bere abonatuen fideltasuna, eta urtea amaitu baino lehen abonua berritzen duten guztiek ziurtatuta izango dute eserlekua neurketa horretarako.

Atzo, hilak 21, hasi zen abonuak online berritzeko aukera, eta abenduaren 29an amaituko da. Horretarako, hurrengo estekara sartu eta abonatu-zenbakia eta gakoa erabiliz, erraz berritu daiteke karneta. Gainera, bide honetatik berritzen duten abonatu guztien artean Kopako partidarako bi VIP esperientzia zozketatuko dira.

Txartela modu digitalean berritu ez duten abonatuei eta abenduaren 29a baino lehen baja eman nahi ez dutenei, klubak urtarrilaren 2an pasatuko die banku-kargua. Kopako partidara doan joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da kuota erregularizatuta egotea 2024ko urtarrilaren 4a baino lehen.

Era berean, 2024an abonatu izaten jarraitu nahi ez dutenei gogorarazten zaie klubari lehenbailehen jakinarazi behar diotela baja eman nahi dutela, abenduaren 29a baino lehen, socios@sdeibar.com posta elektronikoaren bidez edo Orsaixanen bertan. Bestela, abonatu karneta automatikoki berrituko zaie, bestelako agindurik ez badago.

Aipatutako edozein kudeaketa egiteko, honako aukera hauek daude zabalik:
- Abonatuei aurrez aurreko arreta: Orsaixanen bulegoak zabalik astelehenetik ostegunera 9: 30tatik 13:30tara eta 15:30tatik 19:00tara eta ostiraletan 9: 30tatik 13:30tara.* Abenduaren 22an, ostirala: 9:30tatik 13:30tara eta 15:30tatik 19:00tara.
- Online arreta: socios@sdeibar.com
- Telefonoa: 943201831