Skip to main content
Fundazioa

Eibarrek XIII Futbol Profesionaleko Fundazioen arteko Topaketan parte hartu du

La Ligak SD Eibar Fundazioak emakumearen alde egiten duen lana nabarmendu du

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek XIII Futbol Profesionaletako Fundazioen arteko Topaketan parte hartu zuen. Batzarra La Ligak Madrilen duen egoitzan egin zen. Bertan, Lehen eta Bigarren Mailako taldetako fundazioetako ordezkari ezberdinak egon ziren interes handiko gaiak jorratzeko.

La Ligak emakumearen eta berdintasunaren alde Eibarretik egiten den lana azpimarratu zuen. SD Eibar Fundazioko arduraduna den Elisa Mangadok “futbol profresionala eta generoa” izenaren pean egindako eztabaida mahaian parte hartu zuen. Mangadok klubean, barnealdera zein kanpoaldera, egiten diren jarduerak azaldu zituen.

Era berean, mahai berean Getafeko Fundazioko Zuzendariak, Diego Garcíak, eta LaLigako Fundazioko Zuzendariak, Olga de la Fuentek, gaiaren inguruko ikuspuntua eman zuten baita ere.