Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Vila-realen aurka galdu du denboraldiko azken neurketan (4-0)

Armaginek 42 punturekin amaitu dute seigarren urtea Lehen Mailan

Eibarrek Vila-realen aurka galdu du Ligako 38. jardunaldian. Armaginek ezin izan dute punturik batu denboraldiko azken neurketan eta errenta lodiegiarekin galdu dute ordubete baino gehiagoz lehiari ondo eutsi badiote ere. 70. minutuan, Anguissak etxekoen lehen gola eskuratu du eta neurketa amaieran Callejaren mutilek errenta hiru bider handitu dute.

Armaginek puntuak batzeko helburuarekin irten badira ere, ez dute arerio samurra izan gaurkoan. Vila-real sendo eta eraginkor aritu da eta aise gailendu da bigarren zatian ona egin eta gero. Lehenean, baina, armaginek markagailuan aurreratzeko aukerak izan dituzte. Garbiena Kke Garcíak izan du abagune bikoitzan. Aurrelariak bikain errematatu du boleaz baina Andres Fernandezek gelditu bikaina egin du. Aldaratzean De Blasis gora burukatu du Correaren erdiraketa.

Etxekoen erantzun handik gutxira iritsi da. Gerard Morenok gehiegi gurutzatu du area barruan egindako jaurtiketa.

Bigarren zatian, lehia Vila-realen alde desorekatzen joan da. Hala, 70. minutuan, Anguissak etxekoak aurreratu ditu Cazorlaren pase bikaina jaso eta gero. Eibarr berdinketa lortzen ahalegindu da baina lehia amaieran, urpekari horiak hiru bider zulatu du Yoelen atea. Gerard Morenok bitan eta Moi Gómezek beste batean errenta handitu dute.