Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Vila-real gainditu du amaiera zirraragarri baten ondoren (2-1)

Armaginek azken unean irabazi dute Orellanaren golari esker

Eibarrek Vila-realen aurka irabazi Ligako hamaikagarren jardunaldian. Armaginek urpekari horia hartu dute mendean eta Ligako hirugarren garaipena eskuratu dute. Mendilibarren mutilek amaierara arte egin behar izan dute lan puntuak etxean gelditu zitezen. Izan ere, Kike Garcíaren goalri esker markagailuan aurre hartu eta gero Gerard Morenok lehia berdindu du amaieran. Arauzko denbora betea zenean, ordea, Orellanak garaipenaren gola eskuratu du.

Eibarren ohituta gaituen jokoa egin du gaurkoan Ipruaun. Armaginek ondo hasi dute lehia. Orellana izan da erasoan gehien saiatu dena lehen zatian. Jokalari txiletarra buruhauste handia izan da Vila-realeko atzelarientzat. Abagune garbiak izan ditu baina ez du asmatu Asenjoren ate aurrean. Talde groguet-ak, berriz, bere aukera itxaron du abiadurarekin kontraerasora min egiteko asmoz.

Gola bigarren zatian iritsi da. 61. Minutuan, Orellanak eskuin hegaletik erdiratutako baloia ederki errematatu du Kike Garcíak taldea aurreratu ahal izateko. Aurrelari eibartarra bigarrena eskuratzeko zorian egon da baina langarekin topatu da.

Eibarrek lan handia egiten ari zen abantaila mantendu ahal izateko. Zoritxarrez, 86. minutuan Gerard Morenok berdinketa ezarri du markagailuan. Vila-realeko aurrelaria bakarrik gelditu da Dmitrovicen aurrean, eta baloia loratu eta gero, banakoa egin du. Armaginek, aldiz, ez dute amore eman eta neurketako azken minutuan, arauzko denbora betea zenean, Orellana agertu da garaipenaren gola egiteko.