Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Valentziari irabazi dio Charlesek gehigarrian egindako golari esker (0-1)

Taldeak urrezko hiru puntu eskuratu ditu eta berrogeita hirurekin dira

Eibar Valentziaren aurka gailendu da Ligako 35. Jardunaldian Charlesek minutu gehigarrietan egindako golari esker. Gorri-urdinek gogotik egin dute lan partida osoan zehar eta puntu garrantzitsua lortuko zutela zirudienean, Charlesek garaipenaren gola eskuratu du eta hala, Eibarrek beste urtebetez lehen mailan jarraituko duela ziurtatu du.

Mendilibarren mutilak lehiakor zelairatu dira bolada onean den Valentziari aurre egiteko asmoz. Seigarren minutuan Orellanak lehen abagune garbia izan du taldearentzat. Bere errematea arrastotik galdu gutxigatik. Armaginek gehiago ziren eta bien bitartean, etxeko taldea bere aukeraren zain zegoen. Parejoren falta jaurtiketa batean saiatu dira baian Dmitrovic adi egon da kornerrera bidaltzeko.

Lehen zatiko aukera garbiena Orellanak izan du beste behin. Peñaren erdiraketa eta jokalari txiletarrak bigarren zutoinean egindako burukada Netok atera du esku bikain batez. Atsedenaldian markagailua husnakoa zen.

Bigarren zatian etxekoek aurrerapausoa eman dute. Baina armaginak sendo ibili dira defentsa lanetan. Azken minutuetan Minak aukera argia izan du garaipenaren gola egiteko. Baina area txikian egindako errematea gutxigatik atera da kanpora.

Hala, lehia hasierako emaitzarekin bukatuko zela zirudieneanm, Charlesek Gayáren aldaratze eskasa baliatu du partiduko gol bakarra egiteko. Aurrelariak ederki gurutzatu du jaurtiketa eta Netok ez du ezer egiterik izan. Urrezko hiru puntu.