Skip to main content
EU
Fundazioa

 Eibarrek 'V Barça Coach Development Program' hezkuntza jardunaldian parte hartu du

Jordi Clarés, Harrobiko Metodologia Arduradunak, hitzaldia eman zuen Oriol Tort aretoan

Eibarrek V Barça Coach Development Program hezkuntza jardunaldian parte hartu du berriki. Saioa Centre de Formació Oriol Tort-en (La Masía) egin zen pasa den otsailaren 13an. Bertan, Harrobiko metodologia arduraduna den Jordi Clarés hizlari moduan aritu zen “Metodologia: kanpo-begirada” blokearen barnean.

Clarések harrobiaren funtzionamendua azaldu zuen metodologiaren ikuspuntutik. Arduradun armaginak klubean azken urtean garatu diren hezkuntza tresnez aritu zen. Horrez gain, joan den denboraldian martxan jarritako “Gure Balioak Eraikitzen” egitarau arraskastatsuaren berri eman zien.