Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek urtebete luzatu dio kontratua Sergi Enrichi

Menorcako aurrelariak 2018ko ekainera arte jantziko du armaginen elastikoa

Bi denboraldirako kontratuarekin iritzi zen maiatzean Sergi Enrich talde armaginera eta gaur, kontratua beste denboraldi baterako luzatzea adostu dute Klubak eta jokalariak. Horrenbestez, 2018ko ekainera arte jarraituko du Enrichek Eibarren.

Jokalari garrantzitsua da, Klubak aintzat hartzen duena. Beraz, bi aldeak daude gustura akordio berriarekin. Enrich Ciutadellan, Menorcan, jaio zen duela 25 urte, eta Eibarrekin 1.396 minutu jokatu eta 6 gol egin ditu.