Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek urrezko hiru puntu lortu ditu pitzadurarik gabeko partiduan

Fran Ricok armaginen 100. gola lortu du La Ligan

Fran Ricok 9. minutuan sartutako golak, Eibarrek La Ligan sartzen duen 100.ak, urrezko hiru puntu eman dizkie armaginei bigarren zatian onagoa izan den baina arriskurik sortu ez duen etsaiaren aurka.

Mendilibarren taldea modu ezin hobean sartu da partiduan Celtaren aurka eta galiziarrek ezin izan diote etxekoen grinari aurre egin.

Gola laster iritsi da. 9. minutuan, Adrianek, Sergi Enrichek eskuinetik emandako pasea jasota, eskuadrara bururatu du eta aldaratzea Fran Ricok jaso ostean, honek jaurtiketa gogor batez baloia gurutzatu eta gola lortu du. Gol bikaina talde armaginak Lehen Mailan lortzen duten 100. gola ospatzeko.

Eibarrek ekin egin du eta abagune argiak izan ditu, baina ez ditu aprobetxatu izan.

Gutxika, talde galiziarrak partiduaren kontrola hartu du, baina ia ez da ondo defenditutako area eibartarrera iritsi.

Atsedenaldiaren bueltan, Asier Riesgok gelditu paregabea egin du arrisku handik eskuz eskukoan.

Bigarren zatian Celtak baloia hanketan izan du eta etsaiaren zelaian jokatu du, baina Eibarren defentsa sendoak ez du aukerarik egotea utzi eta minutuak lasai joan dira aurrera 12 jardunaldiren ostean 16 puntu dituen talde armaginarentzat.

Eibarren festak eguerdian izan du hasiera taldeko jokalari ohi, entrenatzaile ohi, presidente ohi, kontseilari ohi eta langile ohiek Astelena frontoian 300 lagun bildu dituen omenaldian.

Den denak Ipuruara joan dira gero, Ekialdeko Tribuna euren eskura jarri delarik, eta euretariko bik, Felix Arrizabalaga ‘Aputxiano’ 50. hamarkadako atezainak eta Ana Rodriguez jokalari ohiak, ohorezko sakea egin dute.

Jaiegunak amaiera ezin hobea izan du Eibarren garaipenarekin.