Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek Unben hasiko du igandean Lehen Maila Iberdrolako denboraldia

Real Betisen aurkako neurketako 11:00tan hasiko da ateak itxita

SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak igandean hasiko du Lehen Maila Iberdrolako bere jarduna, Unben, goizeko 11:00tatik aurrera. Real Betis izango du aurkari talde armaginak, eta neurketa ateak itxita jokatuko da, Unbeko kirol instalakuntzek ez dutelako COVID-19aren aurkako gutxieneko baldintzak betetzen.

Klubak ostiralean jaso zuen lehiaketara itzultzeko protokoloa, eta aurreneko neurketa ateak itxita jokatuko duen arren, dagoeneko lanean ari da epe laburrera zaleek zelaira sartzeko aukera izan dezaten.