Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek Unai Ruiz-Zeberio fitxatu du filialerako

Paul Alvarezek beste denboraldi baterako luzatu du kontratua

SD Eibarrek Unai Ruiz-Zeberio atezain donostiarra fitxatu du bere filialerako, CD Vitoriarako. 21 urteko atezaina Reala Btik dator, eta denboraldi honetan 14 partida jokatu ditu, horietatik hiru Bigarren Mailara igotzeko kanporaketan, 1.260 minututan banatuta.


Txuri urdinen harrobian hazitakoa, Ruiz-Zeberio atzeain azkarra eta erreflexu onekoa da, eta aurre-denboraldia Eibarren lehen taldearekin egingo du. Hiru denboraldirako kontratua sinatu du klub armaginarekin, 2024ko ekainera arte.

Paul Alvarezen berritzea

Bestalde, Paul Alvarezek Eibarrekin duen kontratua luzatu du. 21 urteko atzelaria orain bi denboraldi iritsi zen Hernanitik. Azken denboraldi honetan 22 partida jokatu ditu, 1.965 minuturekin, eta minutu gehien jokatu dituen zelaiko bigarren jokalaria izan da.