Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Tejero 2024 urtera arte fitxatu du

Real Madrileko harrobian hazitakoa, Albaceten aritu da azken denboraldi honetan

Eibarrek Alvaro Tejero fitxatu du, azken denboraldian Albaceten utzita aritu den 22 urteko Real Madrileko eskuin hegaleko atzelaria. 1996 urteko uztailaren 20an Madrilen jaioa, aurten 41 neurketa jokatu ditu Albaceterekin; 38 Liga123-n, bat Kopan eta igoera kanporaketan bi, eta Mantxako taldean jokalari nabarmenetarikoa izan da

Atzelaria Real Madrileko harrobian hazi da, eta bost denboraldirako kontratua sinatu du talde armaginarekin, 2024ko ekainaren 30ra arte.