Fundazioa
Eibarrek Tarragonan hasiko du 2022-2023 Genuine Liga
Talde armagina laguntasun taldeko kide izango da
Talde armagina azaroaren 11tik 13ra Tarragonan izango den Genuine lehiaketan parte hartuko du.
Talde eibartarra laguntasun taldean dago, beste 15 talderekin batera. Guztira, 44 klubek osatzen dute ekimen hau, eta elkarbizitzarako, adiskidetasunerako, kiroltasunerako eta errespeturako gune bat sortzea du helburu, parte hartu lehiatu baino lehen.
Tarragonako kontzentrazioa izango da denboraldi honetan Genuine Ligaren barruan egingo diren lau kontzentrazioetako lehena.
Bestalde, Eibar futbol taldeko lau jokalari deitu dituzte azaroaren 11tik 13ra Madrilen, Futbol Selekzio Nazional Absolutuaren kontzentrazio batean parte hartzeko.
Borja Pombo, Hector Gadea, Yerik Martinez eta David Gamiz dira deialdian sartu direnak. Eibar da deialdi honetan jokalariak dituen euskal talde bakarra. Guztira 16 jokalari sartu dira deialdian.