Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Sevillaren aurka galdu du (0-2)

Hasiera ona egin arren, sevillarren eraginkortasuna nagusitu da Ipuruan

Eibarrek porrota jaso du Sevillaren aurka Ligako 21. jardunaldian. Armaginek ezin izan dute garaipenarekin estreinatu bigarren itzuliko lehen neuketa Ipuruan. Hasiera ona izan duten arren, bisitariak izan dira markagailuan aurretik jarri direnak eta horrek asko pisatu du Mendilibarrek zuzentze duen taldearentzat. Eibar dena egiten saiatu da norgehiagoka berdintzeko, baina Joan Jordanek bigarren zatia hasi eta berehala egindako golak etxekoen itxaropenarekin amaitu du.

Lehen zatian, Eibarrek arriskua eraman du Bryan Gilek eta Mutok ezker hegaletik izandako elkar ulertzearen ondorioz. Mendilibarren mutilak behin baino gehiagotan iritsi dira Bonoren ate ingurura, baina ez dute euren abaguneak zehazten jakin. 26. minutuan, epaileak penalti adierazi du Sevillaren alde, Bigasek En-Nesyriri egindako faltarengatik. Ocamposek ez du hamaika metroetatik barkatu.

Atsedenaldira iritsi aurretik, Kike Garciak banakoa egiteko aukera garbia izan du, zutoinean jo duen buruz egindako erremate batean. Diopek ere aukera aproposa izan du gora joan den jaurtiketa batean.

Lehen zatiko sentsazio onen ostean, Eibar berdinketaren bila zelairatu da bigarrenean. Zoritxarrez Sevillak errenta handitzea lortu du Joan Jordanen bitartez. Armagin ohiaren gola kolpe latza izan da eibartarrentzat. Handik aurrera armaginei kosta egin zaie abaguneak sortzea.  Azken txanpan bakarrik asmatu dute Sevillako area ingurura iristen, baina ez da nahikoa izan markagailuan hurbiltzeko.