Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Sevillaren aura galdu du (1-3)

Armaginek irudi ona eman arren, kanpokoen kalitatea gailendu da

Eibarrek Sevillaren aurka galdu du Ligako zazpigarren jardunaldian. Armaginak lehiakor ibili dira hasieratik, baina andaluziarrek hasiera bikaina eman diote bigarren zatiari eta hamar minututan neurketa hankaz gora jarri dute bi gol eginez. Mendilibarren mutilek abaguneak izan dituzte aldea murrizteko. Jordanen gola, ordea, berandu iritsi da eta markagailua apaintzeko besterik ez du balio izan.

Eibarrek gogor ekin dio norgehiagokari. Erritmo altua eman nahi izan dio lehia hasieran eta hala, lehen zatia alternatibaz betea egon da. Orellanak izan du partidako lehen aukera, bere jaurtiketa gutxigatik atera da kanpora. Bien bitartean, Sevillak kontraerasora arriskua eraman du. Batez ere, Sarabiaren bitartez. Atsedenaldian, huts eta hutsekoa izan da emaitza.

Bigarren zatia hasi eta berehala, ordea, maldan gora jarri da neurketa. Izan ere, 46. minutuan André Silvak gola egin du Sevillaren kontraerasoa bikain errematatuz. Minutu batzuk beranduago, gainera, epaieak penaltia adierazi du kanpokoen alde. Banegak ez du barkatu eta errenta handitzea lortu du.

Eibarrek ez du etsi eta aurkako atera iristen saiatu da. Orellanak eta Diopek jaurtiketa ezberdinak egin dituzte area ertzetik, baina biak a la biak Vacliken atetik gora irten dira. Armaginak posesioaren jabe egin dira eta erdiraketen bitartez min egiten saiatu dira.

Amaierako gutxi falta zela, Sevillaren hirugarren gola iritsi da. Banegak ederki jaurti du urrutitik eta Dmitrovic gainditzea lortu du. Ostera, Eibarrek markagailua apaintzea lortu du. Jordán izan da eibartarren golegilea