Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek San Mameseko partidurako salgai ipinitako 575 sarrerak agortu dira

SD Eibarrek ordu gutxitan agortu ditu hurrengo igandean San Mamesen Athletic Cluben aurka jokatu duen partidurako gaur salgai jarri dituen sarrerak.

Viajes Premier SD Eibarren agentzia ofizialak bost autobus bete diru eta toki gutxi geratzen dira seigarren autobusa betetzeko. Viajes Premierren bulegoetan autobus tokiak saltzen jarraitzen dute nahiz eta ez duten partidurako sarrerarik.

Viajes Premierren autobuserako tokia erreserbatu ostean partiduko sarrera lortzeko txartela eskuratu dutenak, Ipuruara joan beharko dira ostegun eta ostiralean bulego ordutegian (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) euren eserlekua jasotzeko, eta aipatutako txartela aurkeztu beharko dute horretarako.