Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek salgai jarri ditu Leganesen aurkako partidarako sarrerak

Partida Butarquen jokatuko da igandean, hilak 3, 21:00etan

Eibarrek salgai jarri ditu Orsaixanen Eibarrek Leganesen aurka jokatuko duen partidarako sarrerak. Partida Butarquen jokatuko da igandean, martxoak 3, 21:00etan.


Talde madrildarrak 236 sarrera bidali ditu eta sarrera bakoitzaren prezioa 15 €-koa da.
Sarrerak Orsaixanen egongo dira salgai ohiko ordutegian otsailaren 29ra arte, osteguna, 17:00etan.


Sarrerak eskuratzeko, bertaratu guztien datu pertsonalak eta kontaktuko datuak aurkeztu beharko dira. Sarrerak izendunak eta besterenezinak dira, eta ez da aldaketarik edo itzulketarik onartzen.