Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek Ruben Peña Villarrealera transferitu du

Eibarrek Ruben Peñak erakutsitako profesionaltasuna, jarrera zintzoa eta lan bikaina eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.

Eibarrek eta Villarrealek akordioa itxi dute, eta Ruben Peña Castellóko taldean arituko da hurrengo denboraldietan.

27 urteko eskuin hegaleko atzelaria, Ruben Peña orain hiru denboraldi iritsi zen Eibarrera Leganesetik. Talde armaginean 96 neurketa jokatu ditu guztira, Ligako 87 eta Kopako 9, 4 gol lortuz eta 5 asistentzia banatuz, jokatutako 6.157 minutuetan.

Azken denboraldi honetan Peñak 32 norgehiagoka jokatu ditu, Ligako 31 eta Kopako 1. Gironaren aurka lortu zuen aurtengo gol bakarra, eta bi asistentzia banatu ditu 2.734 minututan.

17/18 denboraldian 30 partidu jokatu zituen, Ligako 28 eta Kopako 2, gol bat egin eta asistentzia bat banatuz, 1.907 minututan.

Taldean egin zuen bere aurreneko denboraldian, 16/17an, 1.516 minutu jokatu zituen 34 neurketatan, bi gol eta beste hainbeste asistentzia emanez.

Eibarrek Ruben Peñak erakutsitako profesionaltasuna, jarrera zintzoa eta lan bikaina eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.