Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek Roberto Olabe fitxatu du

Atleticotik dator eta 2023ra arte sinatu du

Eibarrek Roberto Olabe fitxatu du, Atletico Madriletik, eta 2023ko ekainaren 30ra arteko kontratua sinatu du. 

Azken denboraldia Extremaduran jokatu du, Madrilgo taldetik utzita, eta 34 neurketa jokatu ditu Bigarren Mailan, gol bat egin eta lau asistentzia banatuz.

17/18 denboraldian Atletico Bn izan zen, 25 neurketa jokatuz. Lehen taldearekin ere debuta egindakoa da Olabe.