Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek Roberto Correa eskuin hegaleko atzelaria fitxatu du

26 urteko atzelaria libre iritsi da Cadizetik, eta hiru denboraldirako kontratua sinatu du

Eibarrek Roberto Correa eskuin hegaleko atzelaria hurrengo hiru denboraldietarako fitxatu du. Extremadurako 26 urteko jokalaria libre iritsi da klub armaginera, azken bi denboraldietan Cadizen egon eta gero. 2022ko urtarrilaren 30ra arteko kontratua sinatu du.

1992 urteko irailaren 20an jaio zen Badajozen, eta Cadizen izan den bi urteetan 58 partida jokatu ditu, gol bat sartu eta bi asistentzia banatuz, 4.894 minututan. Talde horira RCD Espanyoletik iritsi zen, Elxen utzita izan eta gero. Correak talde perikoarekin Lehen Mailan aritutakoa da. Izan ere, zazpi neurketa jokatu zituen Espanyolekin. Aurretik Rayo Vallecanon ere jokatu zuen, Lehen Mailan bi norgehiagoka jokatuz.