Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Real Valladolid sendo batekin egin du topo (2-0)

Armaginak hutsik itzuli da Zorrillara egindako bisitan

Eibarrek Real Valladoliden aurka galdu du Ligako hamargarren jardunaldian. Armaginak hutsik itzuli dira José Zorrillara egindako bisitan zorigaiztoko arratsean. Etxeko taldea gol goiztiar baten ondorioz laster hasi da markagailuan agintzen eta armaginak saiatu badira ere, ezin izan dute lehia orekatu.

Norgehiagoka ez da ondo hasi eibartarrentzat. Lehen abagunea armaginena izan bada ere, etxeko taldea aurreratu da markagailuan. Sergio Guardiolak Oscar Planoren pasea jaso du eta control bikaina egin eta gero Dmitrovic gainditzea lortu du.

Gol goiztiar hori kolpe handia izan da armaginentzat. Gogotik saiatu badira ere, ezin izan diote lehiari eutsi. Ordu erdia bete denean, Leonek partida orekatzeko abagune garbia izan du baina Masipek erantzun bikaina eman dio jaurtiketari. Zoritxarrez, minutu batzuk beranduago, etxeko taldeak bigarrena egin du. Salisu izan da Pucelako taldearen golegilea.

Bigarren zatian, armaginak beren papera hobetzen saiatu dira eta markagailuan hurbilduko zituzten gola bilatzen saiatu dira. Valladolide, ordea, ondo eutsi dio errentari eta neurketa kontrolpean izan du une oro. Minutuek aurrera egin ahala, eibartarrak bultza galtzen joan dira eta lehia amaieran bi eta hutsekoarekin bukatu da.

Datorren ostegunean, Eibarrek Vila-Real taldea jasoko du Ipuruan. Bertan garaipen bidera itzulzen saiatuko dira zaleen aurrean