Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek Rafa Soares ezker hegaleko atzelaria sinatu du

Vitoria de Guimaraes taldeak utzita dator 2021eko ekainera arte

Eibarrek Rafa Soares ezker hegaleko atzelaria sinatu du. Vitoria de Guimaraes taldetik dator, eta 2021eko ekainera arte utzita jokatuko du armaginekin. Era berean, talde eibartarrak jokalaria erosteko aukera du.

Soares (Marco de Canaveses, 1995) Oportoko harrobian hezitakoa da, eta bere bigarren taldean aritu zen 2013rik 2016ra.

Académica Coimbra eta Río Ave taldeetan utzita jokatu zuen hurrengo urte bietan, Portugalgo maila gorenean, eta 2017-2018 denboraldian Ingalaterrako Fulham taldean aritu zen. Denboraldi horretako bigarren zatia berriz ere Portugalen eman zuen, Portimonense taldean utzita. 

2018-2019an Vitoria Guimaraesek fitxatu zuen, eta 27 neurketa jokatu zituen. Denboraldi honetan, aldiz, Ligako 10 neurketa, Kopako bat eta Europa Leagueko bost jokatu ditu. 

Soares Portugalgo selekzioarekin aritutakoa da, 21, 20, 19 eta 17 urtez azpikoetan hain zuzen ere. 

Atzo pasa zuen azterketa medikoa Donostiako IMQn, eta gaur lehen aldiz entrenatu da taldekide berriekin.