Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek puntuaziorik altuena lortu du INFUT-19 gardentasun txostenean

Azterketa Transparencia Internacional Gobernuz Kanpoko Erakundeak egin du

Eibarrek puntuaziorik altuena lortu du (100etik 100) Transparencia Internacional izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeak egindako INFUT-19 gardentasun txostenean.

Eibarrekin batera, Lehen eta Bigarren Mailako beste 18 klubek lortu dute puntuaziorik altuena.      

2015eko lehen edizioan, talde armaginak Real Madrilekin batera ehunetik ehuneko sailkapena lortu zuen. Urtebete geroago, 100etik 99,2 puntu lortu zituen Eibarrek.            

Txosten honen hurrengo edizioa argitaratu da gaur, 2019 urteko datuetan aintzat hartuta. Transparencia Internacionalek adierazten duenez, "Ustelkeriari aurre egiten jarduten duen gobernuz kanpoko erakunde bakarra da, gizarte zibila, sektore pribatua eta gobernuak koalizio global zabal batean bilduz".

INFUTen bitartez, Lehen eta Bigarren Mailako berrogeita bi klub zein Kirol Sozietate Anonimoak ebaluatzen dira (Santander Liga eta SmartBank Liga) 48 adierazletan oinarritutako ebaluazio-prozedura baten bidez. Adierazle horien helburua da klubek bazkideei, zaleei eta, oro har, herritarrei eskaini behar dieten informazioaren arlo garrantzitsuenak aztertzea.

Ebaluatzen diren bost gardentasun-arloak honako hauek dira: a) klubari buruzko informazioa; B) bazkideekiko, zaleekiko eta publikoarekiko harremanak; c) Gardentasun ekonomiko-finantzarioa; d) Gardentasuna kontratazioetan eta horniduretan; e) Gardentasunari buruzko lege-adierazleak.

48 adierazle horietan oinarrituta, klub zein Kirol Sozietate Anonimo bakoitzak puntuazio indibiduala lortzen du, eta hala, ebaluatutako kluben gardentasun-mailaren sailkapena edo rankinga sortzen da.

48 adierazle horiek prozesu baten azken emaitza dira. Prozesu horretan hainbat erakundetako espezialistek eta teknikariek parte hartu dute (unibertsitateko katedradunek, kirol-erakundeek, zaleen elkarteek, kirol-kazetariek edo erakunde publikoek, hala nola Kirol Kontseilu Gorenak eta Futbol Profesionaleko Ligak berak).

Ekimen honekin, Transparencia Internacionalek Espainiako informazio publikoaren maila hobetzen laguntzea espero du, eta era berean, gardentasun sozialaren maila eta kluben laguntza-zerbitzuak herritarrengana gehiago hurbiltzea ere.