Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek puntu garrantzitsua lortu du Levante Las Planasen aurka

Ane Camposen gol goiztiar bat berdindu dute kataluniarrek falta baten bidez

Eibarrek puntu bat lortu du Levante Las Planasen aurka Sant Joan Despin jokatutako partidan. Ane Camposek 9. minutuan sartutako gol goiztiarra ez da nahikoa izan hiru puntuak Eibarrera ekartzeko. Baina armaginak oso puntu garrantzitsua lortu dute etxetik kanpo, Ipuruan Levante hartu aurretik.

Partida oso berdinduta egon da denbora gehiena, nahiz eta armaginek Levante Las Planas bati aurre egin behar izan dioten, partida berdintzeko presio handia egiten aritu direnak. Jujubaren pare bat burukoek baloia despejatzea lortu dute, lehen parteko berdinketaren gola izango zirenak saihestuz.

Lehenengo zatian, armaginak hobeak izan dira. Atsedenalditik bueltan, etxekoek are gehiago bilatu dute berdinketa hori. Baina Eibar suntsitzea zaila egin zaie, gainera, bigarren gola markatzeko edozein aukeraren bila zebilen talde armagina.

Honoka eta Yasmin-en (Levante las Planas) aurkako kolpe txar baten ondoren, jokoa gelditu da eta bigarrengoa zelaitik eraman behar izan dute. Partida dexente luzatu da horregatik eta, bueltan, etxekoek faltaz gola lortu dute, markagailua berdinduz. 

Behin luzapenean, Arene eta Campos gola sartzen saiatu dira, baina biak atariaren goiko partetik desbideratuta joan dira. Oso partida leihatua Eibarren partetik.