Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek puntu bat lortu du Alcorazen (1-1)

Armaginek Huescaren aurka berdindu dute Esteban Burgosen golari esker

Eibarrek puntu bat eskuratu du Huescaren aurka Ligako bederatzigarren jardunaldian. Armaginei kosta egin zaie partidari neurria hartzea lehen zatian, baina Esteban Burgosek geldikako jokaldi batean talde aurretik jartzea lortu du atsedenaldira. Bigarren zatian, etxekoek berdinketa lortu dute Rafa Mirren bitartez eta bigarren egiteko abagune garbirik egin ezean, Eibarrek beste puntu bat lortu du etxetik kanpo.

Huesca izan da nagusi lehen zatian. Mendilibarren taldeari kosta egin zaio lehen ordu erdian ohiko jokoa egitea. Mikel Ricok partida hasi eta berehala eman du abisua Dmitrovicek defendatutako atearen alde batean jo duen jaurtiketa batekin. Minutuek aurrera egin ahala, Eibarrek balantza orekatzea lortu du, baina etxekoak izan dira aurretik jartzeko abagune hirukoitza izan dutenak. Dmitrovicek bi bider eta Paulok beste behin erabakiorrak izan dira atea hutsean mantentzeko.

Gertatukoa ahazteko denborarik gabe, Eibarren gola iritsi da korner baten irteeran. Paulok ezker hegaletik ipinitako erdiraketa luzatu du lehen zutoinean eta bigarrenean, Esteban Burgos azaldu da baloia sare barrura bidaltzeko.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Melero Lopezek Eibarren aldeko penaltia adierazi du Paulori egindako falta batengatik. Epaileak, ordea, bertan behera utzi du VARrean kontsulta egin eta gero. Bien bitartean, Huescak ez du amore eman eta 6. minutuan Rafa Mirrek berdinketa ezarri du burukada eder baten bitartez. Hortik aurrera, Eibarrek ez du sortu bigarrena egiteko abagune garbirik eta hala, lehia puntu banaketarekin amaitu da.