Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek photocall bat prestatuko du Orsaixanen, zaleek argazkiak atera ditzaten igandeko partida baino lehen

Klubak mural bat egingo du Ipuruan argazki guztiekin

Eibarrek photocall bat jarriko du igande honetan Orsaixanen, nahi duten guztiek Alcorconen aurkako partida baino lehen argazkia atera eta taldeari mezu bat bidaltzeko.
Photocall-a partida hasi baino bi ordu lehenagotik egongo da eskuragarri. Partida 16:15ean hasiko da.
Ekimen honen helburua Eibarreko zaleek argazkiaren kopia bat geratzeko aukera izatea da, eta Kluba beste kopia batekin geratzea Ipuruan horma-irudi bat egiteko.