Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek Osasunaren aurka galdu du, emakumezkoen futbolaren garaipen berri batean (2-1)

Guztira 10.250 ikusle bildu dira Sadarren Ligako 21. jardunaldia ikusteko

Emakumezkoen lehen taldeak Osasunaren aurka galdu du Ligako 21. jardunaldian. Armaginek ezin izan dute punturik gehitu zapore gazi-gozoko norgehiagokan. Porrotarekin batera, bigarren postua galdu dute Telletxearen neskek. Edonola ere, dena ez da beltza kolorekoa izan gaurkoan. Lehia emakumezkoen futbolarentzat beste pausu narbarmena izan da; izan ere, Sadar estadio mitikoan jokatu da neurketa, 10.250 ikusleren aurrean.

Partidari dagokionez, Osasuna hasi eta berehala aurreratu da markagailuan. Lorenak ez du barkatu lehiako lehen abagune garbian eta Cris gainditzea lortu du. Eibartarrak erantzun azkar ematen saiatu dira eta berdinketa lortzeko aukera izan du Irantzuren bitartez. Gasteiztarrak ederki jo du baloia, baina Maitanek erantzun bikaina eman dio jaurtiketari. Ordu erdi bete denea, Osasunak bigarren eskuratu du penalti baten bitartez. Patriciak ez du hutsik egin hamaika metroetatik.

Bigarren zatian, Telletxearen neskak gogotik saiatu dira margailuan hurbildu ahal izateko. 78. Minutuan Gantxegik burukada eder batez 2-1eko ezarri du eta horrek neurketako azken minutuei emozioa eman die. Zoritxarrez, ordea, Eibarrek ez du berdinketa egiteko aukera garbirik izan eta bukaeran ezin izan du punturik gehitu.