/
Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek Liga F Moeven izango duen egutegiaren xehetasunak

Emakumezkoen lehen taldeak etxean hasiko du denboraldia Sevilla FCren aurka, eta DUX Logroñoren aurka itxiko du etxean ere

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarren bi taldeek uztailaren 1ean ezagutu zuten egutegiak. Emakumezkoen lehen taldeak Sevilla FCren aurka hasiko du denboraldia abuztuko azken asteburuan (30 edo 31an) eta etxean itxiko du denboraldia, DUX Logroñoren aurka, maiatzaren azken asteburuan.

Hauek dira Iñaki Goikoetxearen taldearen data garrantzitsu batzuk: 

Denboraldiko lehen derbia urrian jokatuko da, Realaren aurka, bi aste besterik ez dira pasako hurrengo derbirako. Hauek izango dira 25-26 denboraldiko lau derbien datak:

  • SD Eibar vs. Real Sociedad. Urriak 19, Ipurua
  • Athletic Club vs. SD Eibar. Azaroak 9, Lezama
  • Real Sociedad vs. SD Eibar. Urtarrilak 25, Zubieta
  • SD Eibar vs. Athletic Club. Otsailak 22, Ipurua

Aurreko denboraldiko garailearen aurkako partiden datak hauek izango dira:

  • SD Eibar vs. FC Barcelona. Urriak 5, Ipurua
  • FC Barcelona vs. SD Eibar. Otsailak 15, Johan Cruyff

Liga F Moeveren aurkako urteko azken partida abenduaren 14an izango da, Atlético de Madriden aurka Ipuruan. 2026 urteko lehen partida Eibarrentzat Murcian izango da, Ahlama el Pozoren aurka, urtarrilaren 11an.

Egutegia osorik:

Emakumezkoen lehen taldeko egutegia. 25-26 Liga F Moeve: