Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Levanteren aurka berdindu du neurketa zoroan (4-4)

Armaginek ezin izan dute bigarren zatian lortutako errenta mantendu eta azken hatsean puntu bakarra eskuratu du

Eibarrek Levanteren aurka berdindu du Ligako hamabosgarren jardunaldian golez eta abagunez beteriko lehian. Armaginak laster aurreratu dira baina talde ‘granotak’ markagailua iraultzea lortu du atsedenaldira iritsi baino lehen. Bigarren zatian, Mendilibarrenek hiru gol egin dituzte bi goleko errenta lortuz. Levantek, ordea, ez du etsi eta jokaldi nahasi batean errenta murriztu eta gero, lehia bedintzea lortu du gehigarrian Rochinak egindako golari esker.

Mendilibarren mutilek ondo hasi dute neurketa. Beren ohiko jokoa egin dute eta lehen minutuetan maiztasunarekin iritsi dira hegaletatik. Hala, zazpigarren minutuan Sergi Enrich estreinako gola egin du buruz. Levantek baina, berehala berdindu du lehia Moralesen jokaldi baten ostean.

Eibar gehiago zen lehen atarian eta erraztasun handiz iristen ari zen Oierren area ertzera. Zoritxarrez Levante izan da berriz ere gola egin duen. Eskuin hegaletik Jasonek egindako erdiraketa Rober Pierrek burukatu du sare barrura. Kolpe latza eibartarrentzat.

Bigarren zatian, aldiz, sendo irten dira eibartarrak. Behin eta berriro saiatu dira berdinketaren gola egiten eta kosta bada ere, azkenenea, Escalantek lortu du bigarrena. Argentinarrak lortutako gainera, Ligan Eibarrek egin duen 200. izan da. Armaginen minuturik oparoenak ziren. Hala, minutu batzuk beranduago hirugarrena iritsi da. Charlesek berari egindako penaltia sareratu du.

Ostera Charlesek berriz ere laugarrena egin du Eibarrentzat. Lasaitasunaren gola bazirudien ere, ez da hala izan eibartarrentzat. Izan ere, hogei minutu falta zirla, Toñok errenta murriztea lortu du Levanterentzat. Hori gutxi balitz, minutu gehigarrietan Levante berdinketaren gola eskuratu du geldikako jokaldi batean eta azkenean Mendilibarren mutilak puntu bakarrarekin konformatu behar izan dira.