Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Leganes hartu du mendean lehia zuzenean

Kike Garcíaren golak hiru puntuak eman dizkio taldeari emaitza onei jarraipena emanez

Eibarrek Leganes hartu du mendean Ligako bosgarren jardunaldian. Armaginek neurketa serioa egin dute hasieratik eta denboraldiko bigarren garaipena lortu dute. Kike García izan da arratsaldeko golegile bakarra eta dagoeneko taldeko lau aurrelariek gol bana egitea lortu dute bost jardunalditan.

Lehiaren hasiera alternatibaz betea egon da. Mendilibarren mutilek abisatu dute lehenik. Paulok area barruan egindako jaurtiketa langa gainetik irten da kanpora. Talde pepineroa erantzuten saiatu da berehala. Kanpotarrek geldikako jokaldiak aprobetxatzen saiatu dira. Minutu batzuk beranduago iritsi da lehen zatiko abagunerik garbiena. Enrichek langara jaurti du area barruan jasotako baloia.

Bigarren zatian, armaginek norgehiagokari erritmo handiago eman nahi izan diote. Gauzak horrela, lehen minutuetan birritan iritsi dira Leganesen zelaira. Lehen abagunea Enrichek izan du Coteren erdiraketa on baten ostean. Bigarrenean, Enrichek langara errematatu du De Blasisen erdiraketa. Baina Kike García adi zen baloia jaso eta sare barrura bidaltzeko.

Handik aurrera, eibartarrak lortutako errenta mantetzen saiatu dira. Bigarrena egiteko aukerak izan ditu gainera. Garbien Kike izan du buruz buruko batean. Jaurtiketa, ordea, gora joan zaio aurrelariari.

Bukaeran markagailua ez da mugitu eta Eibarrek Ligako bigarren garaipena eskuratu du. Taldeak hiru neurketa daramatza galdu gabe. Jarrai dezala.