Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Las Rozas gainditu du luzapenean eta Kopan aurrera egitea lortu du (3-4)

Armaginek Errege Kopako final hamaseirenetarako txartela lortu dute

Eibarrek Errege Kopako final-hamaseirenetarako txartela lortu du Las Rozas larri gainditu eta gero. Armaginek asko sufritu behar izan dute hurrengo kanporaketarako txartela lortzeko. Mendilibarren mutilek neurketaren zati handi bat kontrolpean izan zuten arren, etxeko taldeak sei minututan partida berdindu eta luzapena behartu du.

Lehen zatian, bi aldiz aurreratu da talde eibartarra. Muto eta Quique Gonzalez izan dira taldeko golegileak.

Bigarren zatian, Pedro Leonek hirugarrena sartu du, baina etxekoek ez dute amore eman eta sei minututan markagailua berdindzea lortu dute. Losadaren, Francoren eta Augustore golek luzapenera eraman dute norgehiagoka.

Luzapenean, eibartarrak berregin egin dira eta aldaketak tarteko, garaipenaren gola eskuratu dute. Bryan Gilek erdiraketa bikaina egin du eta Sergi Enrichek sare barrura egin du errematea. Gol honekin Eibarrek Errege Kopako hurrengo kanporaketarako sailkapena lortu du.