Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek landutako garaipena lortu du Sanchez Pizjuanen (0-1)

Armaginak Sevillaren aurka gailendu dira Kike Garciaren golari esker

Eibarrek Sevillaren aurka irabazi du Ligako zazpigarren jardunaldian. Armaginak hustu egin dira Sanchez Pizjuanen sona handiko hiru puntu lortzeko. Aurreko bisitetan ez bezala, Mendilibarren mutilek zortea aldeko izan dute eta garaipena lortu dute Kike Garciak lehen zatiaren amaieran sartutako golari esker.

Eibartarrek irudi bikaina erakutsi dute lehen zatian. Sevilla Dmitrovicen atetik urrun mantendu duen presioa egin dute eta aurkako zelaian aritu da. Hala ere, taldeak ez du apenas Vaclik urduritu lehen ordu erdian. Arbillaren urrutiko jaurtiketa izan da argiena lehen ordu erdian. Sevillaren erantzuna Munirren bitartez iritsi da, Dmitrovicek kornerrera bidali du aurkariaren saiakera

Lehen zatiko azken minutuetan Sevilla ondoro ari zenean iritsi da Kike Garciaren gola. Aurrelariak taldearen jokaldi bikaina bikain burutu du. Diopen pase ona baliatu du Vaclik gainditzeko eta talde aurretik jartzeko.

Atsedenaldiaren ostean, taldeak sufritu egin behar izan du errentari eusteko. Etxekoek benetan ahalegindu dira berdinketaren bila, baina eibartarrek defentsan egindako lan onari esker atea hutsean utzi dute. Besteak beste, Dmitrovicek azken minutuetan era bikainean egindako geldiketari esker. Atezainak Carlos Fernandezek norgehiagoka berdintzea eragotzi du azken txanpan eta horri esker, armaginek hiru puntuak eskuratu dituzte.