Skip to main content
EU
Fundazioa

Eibarrek LaLiga Genuineko lehen jardunaldian parte hartuko du asteburu honetan

Armaginek Las Palmas, Elx eta Bartzelona izango dituzte aurkari Kanaria Handian

Eibarrek Kanaria Handiko Las Palmasen jokatuko du asteburu honetan LaLiga Genuine denboraldiko lehen jardunaldia.
Santander LaLigako eta SmartBank Ligako 24 taldek hartuko dute parte lehiaketa honetan, Barranco Seco Kirol Hirian.
Armaginek bi partida jokatuko dituzte lehen kontzentrazioan: Las Palmasen aurka larunbatean 11:30ean, Elxen aurka larunbatean, 18:30ean, eta FC Bartzelonaren aurka igandean, 11:00etan.
Eibarren espedizioa bihar abiatuko da Kanaria Handirako bidean Ander Romarate arduradun duela. Taldeko entrenatzailea Andoni Igartua da, Ioritz Begoña bigarren entrenatzailea eta Jose Ignacio Santa Inés eta Imanol Gastañares teknikariak ere bertan dira.
Hauek dira deialdian sartu diren jokalariak: Gorka Fernandez (atezaina), Iñaki Longo, Ander Arce, Sergio Espinosa, Iñigo Rodriguez, Gorka Beitia, Iñigo Ugarteburu, Markel Barrocal, Guillermo Mauleon, Eneko Lopez, Ivan Urrutia, Lander Ortega, Leire Gonzalez, Gorka Rementeria, Aritz Morales eta Naydem Aramburu.