Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek kontsigna bat jarri du Ipuruan partidu egunetan haurren aulkitxoak gordetzeko

Klubak hainbat abonaturen eskaera onartu du eta gaurtik aurrera martxan egongo da

Eibarrek kontsigna bat jarriko du Ipuruan partidu egunetan haurren alkitxoak gordetzeko, hainbat abonatuk egindako eskaerari erantzunez. Segurtasun Araudiak ez du uzten futbol zelaietara aulkitxoekin sartzen, eta Klubak, hainbat kalteturekin hitz egin eta gero, 5. atearen alboan kontsigna bat jarri du, norgehiagokak ikustera joaten diren gurasuek aulkitxoak bertan laga ditzaten. Neurketa hasi baino 30 - 15 minutu lehenago utzi beharko dira aulkitxoak, eta partidua amaitu eta 15 minutura jaso.