Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek Iruñeko Adiskidetasunaren I. Txapelketan parte hartuko du igande honetan

Genuine Ligako sei taldek hartuko dute parte Osasuna Fundazioaren ekimen honetan

Eibarrek Osasuna Fundazioak antolatutako Genuine Ligako taldeentzako I. Adiskidetasun Txapelketan parte hartuko du igande honetan, martxoak 27, Iruñean.
Armaginen taldea I. Multzoan dago, CA Osasuna, Real Sociedad eta Real Zaragozarekin batera. II. multzoan Osasuna Fundazioa, Deportivo Alaves, SD Huesca eta Athletic Club daude.
Txapelketa Taxoareko instalazioetan egingo da eta Eibarren partiden ordutegiak honako hauek izango dira:
- 11:30 Osasuna-Eibar
- 12:15 Eibar-Reala
- 13:30 Eibar-Zaragoza
Txapelketa hau apirilaren 2an eta 3an Las Palmas Kanaria Handikoan jokatuko den Genuine Ligako lehen jardunaldirako prestaketa izango da.