Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek huts eta bat galdu du Real Madrilen aurka

Laugarren minutuak Ivanak egindakoa izan da partidaren gol bakarra

Armaginen eta merengeen arteko partida lehenengo minutuetan Ivanak sartutako golarekin erabaki da. Horrez gain, Eibarrek ez dio partidari aurpegia galdu eta arriskua sortzen ere saiatu da. Baita ere gola egiten saiatzen, etxekoak bezala, minutu batzuk geroago besterik ez Fellerrek egindako saiakera baten bidez.

Real Madrid saiatu da behin baino gehiagotan baina armaginak ideiak garbi zituzten hasieratik, eta lan ezin hobea egin dute gainera defentsan. Gola egiten saiatu dira ere lehenengo partean, Esperen eta Annelieren bidez, berdinketaren bila. 

Bigarren zatia Eibarren presioarekin hasi da, baina Real Madrid-ek baloia berreskuratu du eta zenbait saiakera egin ditu. Hemen, berriro ere, armaginen defentsa eta Noeliaren geldiketak ezinbestekoak izan dira progresio hoiek saihesteko. 

Sufritu egin dute etxekoek bigarren partean, eta saiakera guztiak frustratuak izan dira. Yerai Martinek hainbat aldaketa egin ditu, baita ere talde zuriak, jokoan aldaketak bilatzeko asmoz. Baina ez da hala izan, azkeneko tartea nahiko berdindua izan da eta hasierako 1-0 horrekin amaitu da.