Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Huescaren aurka galdu du Lehen Mailako bere bosgarren denboraldiaren estreinaldian

Armaginek 1-2 galdu dute Ipuruan eta ez dute denboraldia nahi bezala hasi

Eibarrek ezin izan du garaipenik lortu Lehen Mailan bere bosgarren denboraldia izan behar duenaren estreinaldian, eta Huesca igoberriaren aurka 1-2 galdu du. Armaginak neurketa hasi eta gutxira markagailuan atzetik ikusi dira. Izan ere, 5. minutuan Alex Gallarrek Huesca aurretik jarri du, Dmitrovicen ate aurrean ondo definituz.


Markagailuan atzetik izan arren, Eibarrek berdinketa biladu du, eta hainbat aukera ere izan ditu banakoa jartzeko, baina ez dute Wernerren ate aurrean asmatu. Norgehiagoka atsedenaldira iristear zela bigarrena egin du Huescak, berriz ere Alex Gallarren bitartez.


Mendilibarrek aldaketak egin ditu, eta Charlesek Kike Garciaren tokia hartu du. Handik gutxira Escalante ere zelairatu da, eta argentinarra bera izan da hain zuzen ere markagailuan aldeak murriztu dituena, 69. minutuan, Peñaren erdiraketa bikaina sareetara bidaliz. Eibarrek bigarrena lortzeko ahaleginak egin dituen arren, neurketa 1-2koarekin iritsi da amaierara.