
Eibarrek Huelvako Sportingen aurka galdu du Unbeko denboraldiko azken partidan
Filialeko lau jokalari izan dira hamaikako armaginean
Eibarrek 1-3 galdu du Huelvako Sportingen aurka bere zelaian jokatutako denboraldiko azken neurketan. Iker Dorronsorok bigarren taldeko lau jokalari zelairatu ditu hamaikakoan eta, galdu arren, taldeak oso irudi ona utzi du. Eider Egaña atean, Marta Lopez de Guereñu eskuin hegalean, Nahia erdian eta Irati Martin aurrealdean izan dira, Queralt, Aida, Miriam Rodriguez, Ruth, Gantxegi, Mar eta Jujubarekin batera. Bigarren zatian Arola, Honoka, Uxue I, Uxue G eta Malen zelairatu dira.
Huelvako Sportingek laster hartu du aurrea markagailuan, 2. minutuan hain zuzen ere, Jeni Morillak armaginen atzeko lerroaren huts bat aprobetxatu ostean. Bigarren gola 15 minutu geroago iritsi da, Geyren bitartez. Hala eta guztiz ere, Eibarrek aukerak izan ditu aldeak murrizteko, baina zortea aurka izan du gaurkoan. Atsedenaldirako 10 minuturen faltan, Mayrak hirugarrena sartu du andaluziarrentzat, eta partida ia erabakita utzi du.
Armaginek aldeak murrizteko aukerak izan dituzte, baina 80. minutura arte ez du gola egiterik izan. Arolak egin du armaginen gola, Uxue Iparragirreren erdiraketa ona aprobetxatu ostean.
Datorren astean Bartzelonara joango da taldea, eta bertan jokatuko du Ligako azken jardunaldia FC Bartzelona txapeldunaren aurka.