Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek hitzaldia eman die Real Madrid Unibertsitate Eskolako Sports Management Masterreko ikasleei

Masterreko ikasleek klubak azken urteetan aurre egin beharreko erronken berri izan zuten, besteak beste

Eibarrek hitzaldia eman zien joan den astean Real Madrid Unibertsitate Eskolako Sports Management Masterreko ikasleei. Topagunea azaroaren 21ean izan zen Ipar Tribuanko The Club aretoan. 

Gergori Prieto, Finantza-Zuzendaria; Gorka Unamuno, Instalazioen arduraduna, eta Beñat Redondo, Planifikazio Estrategiko eta Aurrekontu Kontrol Zuzendaria, izan ziren solasaldiaren dinamitzaileak. Beren helburua ikasleei klubak azken urteetan aurrera eramandako gertaera garrantzitsuak azaltzea izan zen.

Hala, Eibarrek bere historian zehar aurre egin beharreko erronken berri eman zieten Masterreko ikasleei. Hala nola, Sozietate Anonimora eginiko birmoldaketa edota 2014. urtean egindako kapital-zabalkuntza. Horrez gain, hizpide izan zuten azken hamarkadan Ipuruan aurrera eramandako berrikuntza lanak Ligako eskakizunak betetzeko xedearekin egindakoak.