Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek helburua lortzeko aurrerapausu handia eman du Rayoren aurka markagailua irauli eta gero (2-1)

Armaginak Vallekarren aurka gailendu dira Charlesen eta Pedro Leónen golei esker

Eibarrek Rayo hartu du mendean Ligako 30. jardunaldian. Armaginek gogotik egin behar izan dute lan Vallekaseko taldearen aurka hiru puntuak eskuratzeko. Izan ere, kanpoko taldea aurreratu egin da lehen zatiaren amaieran. Bigarren zatian, ordea, Mendilibarren mutilak partidaren bila irten dira eta markagailua iraultzea lortu dute Charlesen eta Pedro Leónen golei bitartez.

Eibartarrek ondo ekin dute lehia eta lehen minutuetan Rayo ustekabean harrapatzen saiatu da. Hegaletatik birritan iritsi dira armaginak baina ez dute asmatu errematearekin. Bien bitartea, Jemezen mutila ondo eutsi diote Eibarren hasierari eta minutuek aurrera egin ahala, gailentzen joan dira.

Bebék bi abagune azpimarragari izan ditu ezker hegaletik. Eta azkenik, lehen zatiaren amaieran, Pozok Rayo aurreratzea lortu du eskuinez egindako jaurtiketa baten bitartez.

Bigarren zatian, armaginek partidaren bila irten dira ausardiaz. Mendilibarrenek Dimitrievskiren area ingurura hurbiltzen joan dira hegaletatik eta bizpahiru aukera sortu eta gero, berdinketaren gola iritsi da. Cardonak buruz utzi dio Charlesi baloia eta honek ez du hutsik egin atea aurrean.

Eibar gehiago zen berdegunean eta berdinketarekin konformatu beharrean, gehiagoren bila joan da. Minutu batzuk beranduago, Coteren pase bikain batek Pedro León bakarrik utzi du area barruan. Murtziarrak Dimitrievskiren hanka tartetik maisuki amaitu du bigarren gola eskuratzeko.