Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek golik gabe berdindu du Realaren aurka (0-0)

Armaginak gehiago izan dira, baina puntu bakarra eskuratu dute Gipuzkoako derbian

Eibarrek golik gabe berdindu du Realaren aurka Ligako 30. jardunaldian, lehia handiko neurketan. Armaginak gehiago izan dira norgehiagoka osoan zehar eta aukera garbiak izan badituzte ere, ez dute asmatu Moyaren ate aurrean.

Taldea hobeto ibili da partidaren hasieran. Mendilibarren mutilak maiztasunarekin iritsi dira aurkariaren area ingurura. Neurketako lehen aukera hamabosgarren minutuan iritsi da. Diopek gora burukatu du Leónek erdiratutako kornerra.

Eibarrek Realaren baloi irteera presionatzen jarraitu du. Lan talde bikain horrek aukera berriak eman dizkio taldeari. Izan ere, hegaletatik erasotzen hasi dira eibartarrak. Horrela iritsi da lehen zatiko aukera garbiena. Pedro Leónek jokaldi bikaina egin du eskuin hegaletik, eta bere erdiraketa atzelari txuri-urdinek kanporatu badu ere, aldaratzea Cotek jaso eta ezker oinez jaurti du, baina baloia kanpora irten da.

Minutu batzuk beranduago, Leónek eta Jordánek aukera garbiak izan dituzte arratsaldeko lehena egiteko. Baina oraingoan ere, jokalari eibartarrek ez dute asmatu azken unean.

Bigarren zatian, neurketaren gidoia ez da asko aldatu. Realak kontraerasora jotzeko aukeraren bat du, batez ere eskuin hegalean aritu den Odriozolaren bitartez. Txuri-urdinek abagune garbia izan dute, baina Willian Josék gora bidali du Odriozolaren erdiraketa.

Eibar, aldiz, bere helburua lortzen ahalegindu da. Kike García erreferentzi gisa, abagune garbiak sortzen lagundu dio taldeari. Armaginek ez dute etsi, eta azken minutuetan aukera onak izan dituzte. Argienatarikoak 70. minutuan izan du, Leonek área barruan egindako errematean.

Handik gutxira, aukera bikoitza paragabea izan dute armaginek. Lehenik Jordánek ez du asmatu Inuiren erdiraketa errematatzen eta ostera Inuik, berak, kanpora burukatu du Leónen erdiraketa bikaina. Partida amaieran, ordea, markagailua ez da mugitu eta Eibarrek puntu bakarra eskuratu du. Gauzak horrela, armaginek denboraldiko berrogeigarren puntua eskuratu dute.