Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek golik gabe berdindu du Levanteren aurka (0-0)

Armaginek ez dute asmatu ate aurrean baina puntu bat gehitzea lortu dute

Eibarrek golik gabe berdindu du Ligako bosgarren jardunaldian. Armaginek denboraldiko bigarren puntua gehitu dute talde granotari egindako bisitan. Lehia oso berdinduta egon da hasieratik amaierara, eta biek ala biek markagailuan aurreratzeko abaguneak izan badituzte ere, azkenean hutsean amaitu da norgehiagoka. Besteak beste, bi atezainek egindako geldiketei esker.

Lehiaren hasieran erritmo handiz ekin diote bi taldeek. Eibar izan da aurkako atera hurbiltzen lehena. Inuik aukera paregabea izan du area barruan Orellanarengandik jasotako pasea errematatu ondoren, baina Aitorrek ondo desbideratu du baloia. Etxekoen erreakzioa berehalakoa izan da, Campañak ederki jo du baloi area ertzetik baina erremateak gora ihes egin dio.

Bi taldeek aukera onak izan dituzte hurrengo minutuetan baina bi atezainak lan txukuna egin dute aurkarien gola ekiditeko. Dmitrovicek lan borobila egin du lehen zatian, eta Aitor bera ere, Pedro Leónen aukera bietan oso sendo egon da.

Bigarren zatian, bi taldeak garaipenaren bila irten dira. Berriz ere Eibar izan da ahalegintzen lehena. Quique Gonzalezek zutoinarekin egin du topo. Ondoren, Dmitrovic oso fin ibili da Mayoralen aukera bikoitza gelditzeko. Azken minutuetan, Inui izan da eibartarren aukera garbiak izan dituena. Garbiena minutu gehigarrietan izan du. Japoniarra bakarrik gelditu da area barruan Aitorren aurrean. Atezainak erantzun bikaina eman dio Eibarreko jokalariaren jaurtiketari eta hala lehia hutsean amaitu da.