Skip to main content
Lehen Taldea

Eibarrek gehiago merezi izan du Ligako azken neurketan

Griezmannen gol batek taldearen lan ona zapuztu du

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek ezin izan du emaitza positiborik lortu denboraldiari agur esateko. Armaginek amaiera duina eman nahi zioten Lehen Mailan jokatutako zazpi denboraldiei, baina Griezmannek partidaren azken txanpan sartutako gol batek merezitako puntua lortzea galarazi dio.

Mendilibarren taldea garaipenaren bila atera da. Eta hasieratik aurkako areatik gertu egon dira. Norgehiagokako lehen minutuetan izan ditu abagune garbienak. Sergi Enrichek aukera ona izan du ordu laurdena bete denean, baina bere jaurtiketak defentsa batean jo du eta kornerrera joan da.

Ordu erdira, Kike Garciak taldea aurretik jartzeko aukera izan du. Netok Motillako aurrelariaren lehen jaurtiketa gelditu du eta hurrengo errematea gora joan zaio. Barçak, bere aldetik, ez du arriskurik eraman Yoelek defendatutako atea ingurura.

Bigarren zatian, taldeak markagailua ireki nahi izan du, baina bisitariek hobera egin dute defentsan. Dena berdinketarekin amaituko zela zirudienean, Griezmannek gola egin du. Eibarrentzat zorigaiztoko jokaldi bat izan da, baloia aldentzeko saiakerak kataluniarren erasoa bultzatu duelako. Inuik lehia berdintzeko abagunea izan du, baina bere jaurtiketak langan jo du.