Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek gehiago merezi du Vila-realen aurka (0-0)

Armaginak Asenjorekin topatu da eta ez ditu hiru puntuak eskuratzerik izan

Eibarrek Vila-realen aurka berdindu du Ligako hemezortzigarren jardunaldian. Armaginek beren alderdirik onena erakutsi dute beste behin etxean jokatutako partidan eta ezin izan dute aurkari sendo baten atea zulatzerik izan. Mendilibarrenak behin eta berriro saiatu dira Castelloneko taldearen atea zulatzen baina Asenjoren geldiketekin topatu dira. Vila-realeko atezainak merituzko geldiketak egin ditu eta hala, lehia amaieran Eibarrek puntu bakarra eskuratu du.

Eibartarrek beti bezain lehiakor ekin dute neurketa eta beren ohiko jokoa eginez laster lehen aukerak sortu dituzte. Hasi eta behala, Orellanak jaurtiketa ona izan du baina Asenjok kornerrerea bidali du. Bien bitartean, kanpoko talda kontraerasoan saiatu da baina ez du aukera garbirik sortzeko paradarik izan. Atsedenaldira iritsi baino lehen, armaginek markagailuan aurreratzeko abagune onak izan dituzte baina beste behin Vila-realeko ataezain ezinhobeto ibili da.

Bigarren zatian, Mendilibarrenak are eta hobeto aritu dira. Hasi bezain laster urpekari horia beren arean sartu dute eta lehena egiteko gertu egon dira. Lehenik Charlesek egindako jaurtiketa baten ostean eta ondoren, geldikako jokaldietan Ramisek eramandako arriskua dela medio. Asenjo beste behin oso adi egon da eibartarren gola ekiditeko.

Vila-realek, berriz, aukera gutxi izan du. Baina Riesgo oso adi egon da beren abaguneak bere horretan uzteko. Debarrak geldiketa bikaina egin du Gerard Morenoren jaurtiketari. Handik aurrera, norgehiagoka zerbait berdindu den arren, Eibar nagusi izan da berriro ere amaieran. Eta garaipenaren gola egiteko abagune onak izan ditu.