Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek garaipenaren bidea berreskuratu du Osasunaren aurka

Kike Garciak sartutako gol batek garaipena eman zien armaginei Etxarri-Aranatzen

Kike Garciak lehen zatian sartutako gol batek garaipena eman dio SD Eibar taldeari Osasunaren aurka Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) jokatutako adiskidantzazko partida lehiatu batean.

Mendilbarrenek joko onarekin hasi dute partida, zelai-erdian nagusituz eta hegaletatik sakontasuna bilatuz.

Jokaldi horietako batean, 23. minutuan, Bebek ezkerretik egindako erdiraketa bat ongi baliatu du Kike Garciak partidako gol bakarra sartzeko.

Gainerakoan, lehen zati horretan gorritxoak erreakzionatzen saiatu dira, baina ia ez dute arriskurik sortu Asier Riesgoren atean.

Atsedenaldiaren ondotik, agian bero handiak eraginda metatutako nekearen ondorioz, jokoa moteldu egin da eta Osasunak hartu du partidaren kontrola, nahiz eta arrisku handiegirik ez sortu.

Armaginek ordena eta eraginkortasuna erakutsi dute defentsan eta zelai-erdian hainbat baloi galdu arren, garaipena ez da arriskuan izan.

Azkenik, 0-1eko emaitzarekin, Eibarrek hiru porrot eta berdinketa batekin amaitutako bolada bati eman dio amaiera.

Norgehiagokaren amaieran, Eibar taldeko entrenatzaileak, Jose Luis Mendilibarrek, bere talde ohiaren, Osasunaren, zaletuen txaloak jaso ditu eta ia ordu erdi behar izan du aldageletara sartzeko argazki eta autografoen artean.

Gola: 0-1. 23. minutua: Kike Garcia.

Hamaikakoak:

SD Eibar: Riesgo; Capa, Ramis, Galvez, Luna; Dani Garcia (Elgezabal, min.66), Rivera, Adrian; Pedro Leon (Josue, 72. min), Kike eta Bebe.

Osasuna KA: Mario; Javier Flaño, Miguel Flaño, David Garcia, Oier, Aitor Buñuel, Unai Garcia, Imanol Garcia, Fran Merida, Kenan eta De las Cuevas. Honakoek ere jokatu dute: Tano, Niño, Jaime, Urko Vera, Fausto Tienza, Steven eta Olavide