
Fundazioa
Eibarrek garaipena errepikatu du talde suitzarren aurka nazioarteko txapelketa batean
Txapelketa Atxabalpen jokatu zen
Beteranoen taldeak Stade Nyonnais eta Nazio Batuen selekzioaren aurka jokatutako nazioarteko txapelketa eskuratu du bigarren urtez jarraian.
Txapelketa hau Ginebran jokatu zen iaz talde beren artean.
Bigarren edizioa maiatzaren 27an jokatu zen, larunbata, Eibarrek Atxabalpen (Arrasate) dituen kirol-instalakuntzetan.
Eibarrek 1-0 irabazi zion Nazio Batuetako selekzioari, eta 5-0 gailendu zitzaion Stade Nyonnaisi. Azken partidua talde suitzarrek euren artean jokatu zen eta bertan Nazio Batuen selekzioa izan zen nagusi 2-1.