Eibarrek galdu egin du lehen garaipenaren bila zebilen RCD Espanyolen aurka
Espe Pizarroren golak eta lehen zati bikain batek ezin izan dute saihestu igo berriaren garaipena
Bisitari gisa bigarren partida zuen SD Eibarrek gaur arratsaldean RCD Espanyolen aurka. Bi taldeak, puntu premiarekin baino gehiago, garaipena lortzeko nahiarekin iristen ziren. Espanyolek ez zuen oraindik F ligan gozatu, armaginek, ordea, hasiera bikain baten ostean, bi porrot jarraian zeramaten.
Lehen minutuetan etxeko taldea izan da protagonista, Eibarren areara gerturatu da hainbat unetan, baina ez du partidarik irauli armaginen defentsaren jaurtiketa onengatik. Argiena, Espanyolen aldetik, 20. minutuan iritsi da, baloi geldian, Astralagaren jokaldi bikain batekin etxeko taldeak lata irekitzea eragozteko.
Baina Eibar gero eta erosoago sentitu da, eta, Dani Jarquen partidako ordu erdia betetzera zihoanean, Espe Pizarrok Eibarren alde markagailua zabaldu du areaz kanpotik, Monnecchik lagunduta. Armaginak nagusi izan dira jokoan, eta lehen zati bikaina egin dute, atsedenaldira arte.
Itzuli eta minutu gutxira, Arola Apariciok berdinketaren gola sartzea lortu du, Eibarren defentsa aurreratuta zegoela aprobetxatuz. 66. minutuan iritsi dira lehen aldaketak Eibarrera; Camino eta Andrea Alvarez zelairatu dira Camposen eta Monnecchiren ordez. Partidako tarte honetan etxeko taldea izan da protagonista, Eibarren ate ingurura hainbat etorrera arriskutsu izan dituelarik. Bigarrena saru du azkenik Espanyolek.
Etxekoek markagailua defendatzea izan dute helburu, eta Eibar berriro berdintzen saiatu da. Baina ez da nahikoa izan. Azkenean, porrota jaso du Dani Jarquen, hirugarrena jarraian etxera itzuli aurretik Athleticen aurkako denboraldiko lehen derbia jokatzeko.