Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek ezin izan dio Real Madrili aurre egin (0-4)

Armaginek ezin izan diote madrildarren nagusitasunari eutsi

Eibarrek Real Madrilen aurka galdu du Ligako hamahirugarren jardunaldian. Armaginek ezin izan diote talde merengearen nagusitasunari aurre egin. Etxeko taldeak ordu erdian lehia erabakita utzi du Benzemak, Ramosek egindako goleei esker. Bigarren zatian, Valverdek laugarrena lortu du kanpoko taldearentzat.

Talde armaginak ezin izan diote aurre egin Real Madrilen neurketa hasierari. Ordu laurdena betea zenean, Benzemak Eibarren area barruan egondako aldaratzeaz baliatu da norgehiagoka maldan gora jartzeko. Bigarrena, aldiz, minutu batzu beranduago iritsi da hamaika metrotatik. Ramosek ondo engainatu du Dmitrovic eta bigarrena eskuratu du madrildarrentzat.

Lehen ordu erdia bete aurretik, epaileak penalti berria adierazi du Real Madrilen aldea. Cotek Lucas Vázquez zangotrabatu du eta Cordero Vegak ez du zalantzarik izan. Benzemak ez du hutsik egin penalti marratik eta hirugarrena lortu du. Atsedenaldira iritsi baino lehen, armaginak errenta murrizten saiatu dira baina ez du asmatu Courtoisen ate aurrean.

Bigarren zatian, Eibarrek aurrerapausua eman du eta baloi jabetzaren bitartez Zidanek zuzentzen duen taldearen area ingurura hurbildu da maiztasunarekin. Gola, ordea, kanpoko taldeak egin du. Valverdek area ertzetik bikain jaurti du eta Dmitrovicek ez du ezer egiterik izan. Hala, neurketa huts eta laukoarekin amaitu da.