Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek eta Peñen Federazioak Valladolideko partidurako autobus bidaia antolatu dute

500 sarrera salgai Orsaixanen, 20 eurotan, Nuevo Zorrilla partidurako

Eibarrek eta Peñen Federazioak, Viajes Premier klubaren agentzia ofizialaren laguntzarekin, autobusez bidaia antolatu dute datorren igandean Valladolidera joateko eta Nuevo Zorrilla estadioan Real Valladolid CF-SD Eibar partidua ikusteko.
Irteera igandean izango da, 08:00etan, Egogaingo autobus geltokitik, eta itzulera 18:15ean hasiko den partiduaren amaieran egingo da. Plazaren prezioa 30 eurokoa izango da (joan-etorria). Bidaiarako izena ematen dutenei sarrerak bermatzen zaizkie (prezioan sartu gabe).
Plaza erreserba Viajes Premierren (Fermín Calbetón, 5) egin daiteke astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Real Valladolidek 500 sarrera bidali ditu Eibarrera, 20 euroan, eta gaurtik aurrera, 15:30etatik ostegunera arte egongo dira salgai, Orsaixanen, Bazkideen Arretarako ordutegian. Sarrerak eskuratzeko ezinbestekoa da zaletu bakoitzaren izen osoa eta NANa ematea.